Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-16 Luis Bilbao Libano kaleko lanek aurreikusitako epeak betetzen dituzte
Luis Bilbao Libano / Luis Bilbao Libano

Luis Bilbao Libano kalearen egoera hobetzeko obra, ekainean hasi zena, aurreikusitako epeak betetzen ari da, eta beraz, uste da bukatuta egon daitekeela abendurako.

Luis Bilbao Libano kalea, azken urteotan, hondatu egin da apurka apurka, batez ere, egunero hortik igarotzen diren ibilgailu eta oinezko kopurua dela-eta, udalerriko bide nagusietarikoa baita. Horrexegatik, oinezko eta ibilgailuen segurtasuna hobetze aldera, Leioako Udalak kalea hobetu eta berriz urbanizatzeko lanak hasi zituen ekainean, eta horretarako, 1.139.470,52 euro jarri dira.

Oso aurreratuta dagoen obra hau, aurkitutako arazoei aterabidea emateko eta kalearen funtzionamendua hobetzeko berrordenatzea barna hartzen ditu, errailen, aparkalekuen eta espaloien zabalera egokituz. Zoladurako erortze batzuk ere konponduko dira, oinezkoak deserosoak direnak. Horrez gain, behin obra amaituta, zuhaitzek ez dituzte kaleko argiak estaliko, orain arte gertatzen zen bezala.

Kaleko zirkulazioa irekita uzteko, bai oinezkoentzat, bai ibilgailuentzat, kalea, luzera, bi zatitan banatzen egiten ari dira obra. Zoladura eta asfaltoa betetzeko eta trinkotzeko lanak, kalearen erditik ezkerrera biribilgunerantz, bukatuta dago, espaloian azken ukitu batzuk ematea falta da bakarrik. Bere aldetik, eskuinaldeko zonako espaloia zolatzeko lanak hasi egin dira honezkero.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa