Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-11 Behargintza Leioaren prestakuntza eskaintza berria
behargintza / behargintza

Leioako Udalak duen sustapen ekonomikorako estrategiaren barruan, aurten ere, LEIOAKO BEHARGINTZAK prestakuntza eskaintza berria ateratzen du, hurrengo udara arte iraungo duena.

Gaurkoa bezalako momentuan, langabezia ardura nagusia denean leioaztar askorentzat, uste dugu Ikasketa Iraunkorra ezinbestekoa dela gizabanakoentzat, baita eskubidea ere. Halaber, bizitzan zehar gaitasunak hobetzeak bermatu egiten du norberaren errealizazioa, gizartean parte hartzea eta etengabeko eboluzioan dagoen lan-munduan arrakasta izatea.

Enplegu bila edo enplegua hobetzen saiatzen ari diren pertsonen gaitasunak hobetzeak duen garrantzia azpimarratuz, 26 prestakuntza ekintza desberdin diseinatu ditugu formatu ezberdinekin, non partaideak paper aktiboa dauka eta edukiak elkarrekin sortzeko ardurarekin hasieratik.

Udalerriko enpresa eta pertsonen eskaerari so eginik, hiru ikastaro eskainiko ditugu, osasun, merkataritza eta digital arloan. Horrela,zerbitzuen sektorean detektatu den eskaerari erantzuten saiatuko gara.

Ekintza hauek lana bilatzeko oinarrizko gaitasunak lantzen diren beste ekintzekin osatzen dira:

1.IKTk, edo informazio eta komunikazioaren teknologiak, gaur egun informazioa sarean dagoelako, informazio hori eskuratzeko gai izan behar dugulako eta gure beharren arabera erabili. Zentzu horretan, oso oinarrizko mailatik abiatzen diren tailerrak eskaintzen ditugu: alfabetatze informatikotik, IT Txartelak egiaztatzeko ekintzetara edo programa bulegotikoak.. Hori guztia, partaideen eta euren beharren arabera.

2.Bigarren Arloa TRESNEI dagokiena da. Lan bila ari den edonork maneiatu behar dituen gaitasunak enplegagarritasuna hobetzeko . Arlo honetan, partaideen beharretara egokituko gara baita ere, honako gai hauek landuz: CV, aurkezpen gutuna, psikoteknikoak, bideo bidezko curriculumak edo enplegurako web baliabideak.

Azkenik, Negozio Ideiak Sortzeko Tailerrak nabarmendu nahi ditugu, ekintzailetza sustatzeko estrategiaren barruan. Ekintzailetzak lan bilaketa edo hobekuntza esparrua zabaltzen du, aktibitate edo negozio propioa sortzera bideratzen gaituelako. Aukera ez da bakarrik besteen kontura lan egitea.

Izena emateko epea zabalik da, horretarako Behargintza Leioako bulegoetara etortzeko aukera dago (8:30etik -13:30era, Mendibile 3 helbidean), edo behargintza@leioa.net posta elektronikora idatziz, eta bertara, postontzietara bidaltzen ari garen publizitatean eta lotura horretan aurki daitekeen inprimakia bidali.

Informazio gehiago:

Behargintza Leioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 273 kb)

Izena emateko orria (pdf, 74 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa