Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-10 Bosteko 2014 Leioatik hasi da
bosteko / bosteko

Bosteko 2014 Leioan hasten da aurten, irailaren 28ra arte Kultur Leioan izango da erakusketa ibiltari hau, eta ondoren, Zornotza, Getxo, Basauri eta Arrigorriagan izango da. BOSTEKOk, euskal artista plastiko ezagunen lana zabaldu eta ezagutaraztea helburu du, aurten Alberto Albor, Irantzu Antona eta Kepa Garrazaren lanekin.

Alberto Albor (Burgos, 1977) Bilbon lan egiten du eta bizi da. UPV/EHUn lizentziatua da, Arte Ederretan, eta Artean ikertu eta Sortzean titulatua. 2004an, Juan Uslék zuzendutako tailerrera doa, Santanderreko Marcelino Botín Fundazioan. Bi urte beranduago, sortze artistikoko Juan Otaola eta Perez de Saracho beka lortzen du, eta horri esker, 2007an, Deliverance erakusketa antolatzen du Basauriko (Bizkaia) Ariz dorrean.

2008an, bekadun egoiliar izan zen BilbaoArte Fundazioan, eta urtebete beranduago, bertan, El miedo acaba con el sueño erakusketa egin zuen. Gainera, Bilbao Arte Newyorken erakusketa kolektiboan ere parte hartu zuen, The Gabarron Foundation-Carriage House Center for the Arts New York-en izan zena. 2010ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren sortze beka lortu zuen, eta bere proiektua, Spoiler, Bilboko Errekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan egon zen ikusgai.

Iranzu Antona (Iruña, 1979) UPV/EHUn lizentziatua da, Arte Ederretan. Gaur egun, bertan ari da ikerketa burutze doktorego programa baten barruan. Tailer askotan parte hartu du, azkenengoen artean, hauexek: Falsos márgenes: mucho ruido y pocas nueces, Txuspo Poyok koordinatua, BilbaoArte Fudnazioan (2010); eta Organigrama, Ibon Aranberrirena, Bartzelonako Tàpies Fundazioan (2011). Egoiliar plaza lortu zuen BilbaoArten, 2009an, eta ArteLekun 2005ean, Donostian.

Iruñeko Artista Gazteen saria irabazi zuen 2007an, Iruñeko Udalak antolatua, eta Nafarroako Gobernuko eta Bizkaiko Foru Aldundiko bekak jaso ditu. Duela gutxi, Café Dossier-II Convocatoria de visionado de portafolios-en hautatua izan da, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriokoa.

Kepa Garraza (Berango, 1979) erakusketekin hasten da 2004an. Zenbait sari eta deialdi irabazi ondoren, bere lanak ekoiztu eta erakusteko aukera dauka estatuko eta nazioarteko hainbat zirkuitutan. Ordutik, banakako erakusketak izan ditu Rekalde Aretoan eta Madril, Bilbo, Dusseldorf edo Rotterdameko zenbait galeriatan. Espainiako eta nazioarteko bilduma pribatuez aparte, bere lanak Artiumen, Madrileko Erkidegoan edo Arte Garaikideko Patio Herreriano Museoan aurki ditzakegu.

Bere obrak literaltasuna erabiltzen du, nahita, artearen munduaren eta gizartean duen paperaren gaineko hausnarketa planteatzeko. Berehalakotasun sendo batetik, metahizkuntza darabil legitimatze instituzionalen prozesuak zalantzan jartzeko eta ironiaz hitz egiteko euren diskurtso hegemonikoez eta etengabe krisian dagoen gizarteak islatzen duen hauskortasunaz. Irudien izaeraz eta gero eta lausoagoa den irudi erreal eta fikziozkoen arteko mugaz ere hausnartu nahi du.

» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Abenduaren 9tik 28ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 12:00etatik 14:00etara
» Sarrera: Doan

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa