Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-11 Sakonetako bazkideek Fadurako atletismo pista eta belodromoa ere erabili ahal dute
Gobela / Gobela

Sakonetako bazkideek Fadura eta Gobelako igerilekuak erabili ahal dituzte jada. Honen inguruko informazio gehiago eskuratzeko 944008059 telefonora deitu edo mail bat bidali uki.atezaintza@leioa.net helbidera.

Sakoneta igerilekuetako hobekuntza obrak irauten duten bitartean, leioaztarrek Getxoko Fadura eta Gobelako igerilekuak erabili ahal izango dituzte doan udal bien artean adostutako akordio bati esker. Honetarako, Sakonetako bazkideek ziurtagiri bat jaso behar dute Sakoneta kiroldegian eta karnetarekin batera Getxoko instalazioetan aurkeztu. Honekin nahiko izango da igerilekuak erabili ahal izateko.

Fadura eta Gobelako igerilekuen ordutegia 8:00etatik 21:30era da, astelehenetik igandera. Honetaz gain, Fadura aukeratzen duten leioaztarrek atletismo pista eta belodromoa ere erabili ahal izango dituzte doan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa