Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-07-08 Mikel Valencia piano-jotzaileak irabazi zuen aurtengo Vicrila Beka
Mikel Valencia / Mikel Valencia

Mikel Valencia piano-jotzailea izan zen aurtengo Vicrila Bekaren irabazlea. Joan del hilean ospatu zen lehiaketa hau Leioako Udal Musika Eskolan, eta irabazleak 3.000 euroko saria irabazi zuen profesional mailako azken urte bietako tasei dagozkionak.

Guztira zazpi musika ikaslek hartu zuten parte lehiaketa honetan; Edurne Pérez (Gitarra), Irati Alonso (Pianoa), María González (Pianoa), Mikel Cárdemas (Biolina), Alicia Maiz (Biolina), Lizardi Ceballos (Saxofoia) eta Mikel Valencia (pianoa).

Hurrengo urriaren 23an, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Leioan, sariaren banaketa ofiziala egingo da. Ekitaldi honetan irabazlea den Mikel Valenciak joko du, eta ondoren Leioako Gazte Orkestraren txanda izango da, Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean.

XIX.mendeko azken aldean ezarri zen Vicrila enpresa gure udalerrian, eta ordutik hona oso lotura handia izan du Leioa eta leioaztarrekin. Mota honetako ekintzekin enpresa honek erakusten du bere jarduera industriala udalerriko bizitza sozio-kulturalean sartzeko ahaleginak egiten dituela. Herriarekiko estimazioa erakutsiz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa