Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-26 Leioak ongietorria ematen die Chernobil eta Saharako umeei
chernobil / chernobil

Udarekin batera, Leioako hainbat familiek Sahara eta Chernobileko umeak hartzen dituzte ume hauei opor lasaiak eta dibertigarriak eskaintzeko uztaila eta abuztuan.

Guztira 6 eta 17 urte bitarteko hamar bat ume izango dira Leioan egongo direnak. Euren bizilekuetako baldintza gogorrak atzean utziko dituzte gure udalerrian behar bezalako udako oporrak bizi ahal izateko. Honetaz gain, mediku azterketak ere izango dituzte egun hauetan, euren osasuna hobetzeko ahal den neurrian.

Chernobil-etik bost ume etorri izan dira Leioara, herriko lau familik hartuta. Eurei harrera egin zaie atzo udaletxean, eurekin izan ziren Mari Carmen Urbieta alkatea eta Isabel Garcia, gizarte zerbitzu eta berdintasun saileko zinegotzia.

Bestalde, Saharatik etorritakoek harrera jaia izango dute astelehenean, ekainaren 30ean, Euskal Etxeen plazan arratsaldeko 17:30ean. Honetara herriko txiki guztiak daude gonbidatuta.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa