2009-04-29
Txilinbueltaka programako hirugarren irtenaldirako izen emateko epea zabalik dago
Egonaldia Pasaiako aterpetxera izango da maiatzaren 22tik 24ra
TXILINBUELTAKA programak urteko hirugarren irtenaldia antolatu du eta honetan parte hartu nahi dutenek izena eman ahal dute dagoeneko maiatzak 6ra arte Euskara Zerbitzuan bertan. Egonaldia Pasaia (Gipuzkoa) aterpetxera izango da maiatzaren 22tik 24ra. (Izena emate orria erantsita)
Gogoratu beharrekoa da TXILINBUELTAKA programa 1997 eta 2002 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunei zuzenduta dagoela.
Informazio gehiago erantsitako pdf-an edota Euskara Zerbitzuan:
Jose Ramon Aketxe plaza 11 4. solairuan (Kultur Leioa)
Telefonoa: 94 607 25 76
e-posta: euskarazerbitzua@leioa.net
Partekatu:
Itzuli