Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-17 Mendibile Jauregiak Herri kirolen erakustaldia antolatu du gaurko
Mendibile Jauregia / Mendibile Jauregia

Mendibile Jauregia Herri Kirolen topalekua bihurtuko da gaur, 19:00etatik aurrera, besteak beste orka jokoa, lasto botatzea, ingude altxatzea, lasto jasotzea, harrijasotzaileak eta aizkolariak izango dira ikusgai.

Urrira arte ikusgai izango den herri kirolei buruzko erakusketa iragartzea du helburu topaketa honek. Bertan, herri kiroletan erabilitako hainbat tresnez gain (1.500 kg baino gehiagoko harriak, aizkorak, zerrak, segak, ingudeak, sokak, besteak beste), azken 30 urteotan herri kiroletan bizi izandako unerik garrantzitsuenak ikusteko aukera izango dugu argazki, pintura eta bideoen bitartez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa