Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-30 "Barikuetan Jai" amaierako festa Barandiaran institutoan izango da gaur jaia
barikuetan / barikuetan

Euskara Zerbitzuak bultzaturiko "Barikuetan Jai" programa amaitutzat emango du gaur bere ikasturtea jai dibertigarri batekin. Barandiaran institutoan, arratsaldeko 17:30etik aurrera, hainbat ekintza izango dira prest behar bezalako amaiera emateko euskara sustatzeko helburua duen udal programa honi.

Ekintza hauen artean honakoak izango dira: hankapaluak, siroreka, bizikleta berezien zirkuitoa, slackline, eta bestelako tailerrak. Honetaz gain merienda ederraz gozatzeko aukera izango dute txikiek.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ikasturte osoan zehar, hilean birritan, jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa