Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-22 Udalaren udalekuetarako inskripzio epeak zabalik
Colonias infantiles de verano / Gazte udalekuak

Leioako Udalak 3 eta 17 urte bitarteko ume eta gazte leioaztarrentzat eskaintzen dituen udalekuetako 1.000 plaza baino gehiago horietan izena emateko epeak zabalik daude dagoeneko. Helburu nagusia da txikiek aisialdi aktibitateez gozatu ahal izatea uztailean zehar, eta era berean, gurasoek lana eta familia hobeto uztartu ahal izatea hil horretan.

Horretarako, Leioak Udatxiki, UDA eta Udan Leioa Gaztea antolatzen ditu, Hezkuntza, Gazteria eta Kirol sailen bitartez, hurrenez-hurren, 3tik 17 urtera bitarteko leioaztarrentzat.

3 eta 7 urte arten duten txikientzat, Leioak Udatxiki eskaintzen du. Urtero, 200 ume baino gehiago hartzen ditu programa horrek. Izena emateko epea maiatzaren 30ean hasiko da eta ekainaren 6ra arte egongo da zabalik. Udatxikiren helburua da, gainerako udal udalekuena bezala, familiei laguntzea lana eta familia uztartzen, eta aldi berean, umeei laguntzea euren alderdi fisiko, psikologiko eta hezkuntzakoak garatzen.

Bigarrenik, 7 eta 13 urte bitarteko txikientzat, Leioak UDA 2014 programa dauka, 20 uda baino gehiagoko ibilbidea duen klasikoa, eta urtero, 800 ume baino gehiago batzen dituena, bi txandatan banatuta. Egun horietan zehar burutzen dituzten ekintzen artean, tailerrak, kirolak, txangoak, hondartzako aktibitateak, suhiltzaileak bisitatzea, birziklatzea eta jolasak nabarmentzen dira. Programa horretan izena emateko epea astelehenean hasi da, maiatzak 19, eta maiatzaren 23ra arte egongo da zabalik.

Azkenik, Leioak 40 plaza inguru ere eskaintzen ditu Udan Leioa Gaztea programan, Aterpe Gazteguneak antolatuta, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Programa horren bidez, partaideei jolaserako, kirolerako eta bizikidetzarako espazioa eskaini nahi zaie. Izena emateko epea ekainaren 2tik 8ra bitartean egongo da zabalik Aterpe Gaztegunean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa