Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-21 Leioako EHU-ren Campusean gertatu zen istripu larria dela-eta adierazpen instituzionala
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Leioako Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean, atzo, gertatu zen istripu larria dela-eta, Leioako Udalbatzako Bozeramaileen Batzordeak honako ADIERAZPEN INSTITUZIONAL hau onartu du:

LEHENIK
Atsekabez betetzen gaitu Euskal Herriko Unibertsitateko langile baten lan-istripuaren ondoriozko heriotzak, Leioako campusean.

BIGARRENIK
Gure doluminak eta solidaritatea adierazi nahi dizkiegu hildakoaren familia, lagun, lankide eta Euskal Herriko Unibertsitateari hain une latzetan.

HIRUGARRENIK
Euskal Herriko Unibertsitateari gure lankidetza osoa eskaintzen diogu Leioako Udalak, bere eskumenen barruan, lagun dezakeen guztirako.

LAUGARRENIK
Gure kezka eta konpromisoa erakutsi nahi ditugu, gainerako Administrazio eta Erakundeekin bat, lan segurtasunaren esparruaren barruan eta bakoitzari dagozkion eskumenen arabera, hain tamalgarriak diren istripuak, gerta berri dena kasu, berriro gerta ez daitezen lortzen saiatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa