Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-19 Umore Azokak oso harrera ona izan du 35.000 ikusleekin
Umore Azoka / Umore Azoka

2014ko Umore Azokak oso harrera ona izan du. Maiatzaren 15etik 18ra, 35.000 izan dira Leioan bildu diren ikusleak, eta 210 azokan parte hartu duten arte eszenikoetako profesionalak, aurten gainera presentzia aktiboagoa erakutsi dute.

Umore Azokaren hamabostgarren edizioa arrakastatsua izan da neurri handi batean gerturatutako ikusle eta profesionalen kopuru eta egitarauko lanen kalitate handiarengatik. Eguraldi ona ere lagungarria izan da, azkenik aurreikusitako 120tik gora emanaldi eskeini ahal izan dira, bi ikuskizun izan ezik.

Antzezguneak konpainien eta ikuslegoaren gustukoak izan dira eta formatu handiko ikuskizun zein proposamen intimoen elkarbizitza ahalbidetu dute. Formatu txikiko lanak Errotan edota Udaletxean ikusi ahal izan dira, bestalde Errekalde plaza hiru antzezgunetan banatu da eta Pinosolo Parkea familientzako gune ludiko artistikoan bilakatu da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa