2014-05-14
UDA14 udalekuetan begirale moduan lan egin nahi duzu?
UDA14 udalekuetan begirale moduan lan egiteko asmoa baduzu, instantzia aurkeztu beharko duzu Sakoneta kiroldegian (Sabino Arana kaleko 77. zk), 9:00etatik 21:00etara, bihartik maiatzaren 29ra arte.
Kontutan izan, beharrezkoa dela aisialdirako begirale titulua edukitzea, edo dagokion Eusko Jaurlaritzako sailak homologatutako baliokidetza, eta honetaz gain euskarazko maila gutxienez PL2koa izan behar dela.
Deialdi honi buruzko informazioa guztia atxikitutako dokumentuan dago.
Info gehiago:
Tel: 944 008 059
Faxa: 944 801 182
E-mail: idmleioa@leioakiroldegia.net
Partekatu:
Itzuli