Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-12 Aurtengo Umore Azokaren erakusketa ikusgai dago jada
Toti Toronell  / Toti Toronell

“Totinades. Pailazo baten zirriborroak” izeneko erakusketa ikusgai dago Kultur Leioako erakusketa gelan ekainaren 8ra arte. Erakusketa hau pailazoen erretratuek, ikusteko poesia irudiek, paper-biribilkiek eta arrainek osatzen dute. Umorea islatzen dute lan guztiek Toronellek mementuan sentitu eta iradoki dion zerbait horri jarraituz sortu dituenak.

Pailazo ezberdien erretatu txikiak, errealak batzuk, pertsonai aski ezagunenak gainera, eta irudizkoak beste batzuk. Baina beste mota bateko sorkuntza plastiakoak ere osatzen dute erakusketa, ikusteko-poesia irudiak esaterako, ideia ezberdinetatik abiatuta sortutako irudi eta letrak, soinuak, ikusleari beste ikuspuntu bat eskaintzen dioten proposan artistikoak. Komiki estetika perpektiba eta efektu ezberdinekin uztartzen dituzten irudiak eta egurrarekin sortutako arrain bilduma, paperezko objektu txikiz sortutako arrain-itsasoa eta paper-biribilkiekin osatutako marrazki bereziak, mugimenduz beterikoak, amaiera gabeko objetu batetara eramango gaituztenak.

Pailazo handi bat izateaz gain, Toti Toronell Cop de Clown eta LAITRUM konpainietako fundatzaile eta zuzendaria izan da, Al Troit antzerki eskolako sortzailea, eszena zuzendaria eta marrazkilaria ere bada. Akordeoia ere jotzen du, musika konposatzeko gaitasuna ere erakutsi du, eszenografiak sortzen ditu, josten ere prestua da eta disenatu ere egiten du, artista borobila da Toronell.

Lanbide guzti hauen isla dira sortu dituen ikuskizunak, pailazo ogibidea bere bizitza da. Umore Azokan gainera erronka bikoitza du Toronellek bere lehen erakusketa aurkeztuko baitu bertan, aipatutako “Totinades. Pailazo baten zirriborroak” eta bere azken ikuskizuna estreinatuko du, “Despistats” Pepa Planarekin batera maiatzaren 19an Leioako Errekalde Plazan.

“Totinades. Pailazo baten zirriborroak” erakusketa Kultur Leioako erakusgelan izango da ikusgai maiatzaren 8tik ekainaren 8ra bitartean, astelehentik ostiralera 10.00 etatik 20.00etara eta larunbat igande eta jai egunetan 11.00etatik 14.00ak arte eta 17.00etatik 20.00 arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa