Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-07 UDA14 kanpainaren aurretiko izen-emate epea maiatzaren 19an irekiko da Plazen zozketa ekainaren 4an izango da, goizeko 11:00etan, Sakonetan
UDA / UDA

Leioaztar gazteei zuzenduta dagoen UDA14 kanpainaren aurretiko izen-emate epea maiatzaren 19an irekiko da. Zehazki 2001 eta 2007 urte bitartean, biak barne, jaiotako leioaztarrei zuzendutako dago uztailean martxan jartzen den programa berezi hau.

UDA kanpaina Leioako klasikoa da, 20 urte baino gehiago daramatzana lanean. Aurten ere 7 eta 13 urte bitarteko 800 umek hartuko dute parte, txanda bitan banatuta, eta uztaileko opor egun hauetan egingo dituzten ekintzen artean azpimarragarrienak kirolak, tailerrak, txangoak eta bestelako irteerak izango dira. Udal programa hauen helburu nagusia kirola, kultura eta aisialdi osasuntsua gazteen artean sustatzea da, eta bide batez, opor egun hauetan gurasoei laguntzea.

Aurretiko izen-emate epea maiatzaren 23an amaituko da, behin-behineko onartuen izen zerrenda maiatzaren 27 eta 28an argitaratuko da, eta erreklamazio epea pasa ostean, ekainaren 4an, goizeko 11.00etan egingo da parte hartzaileen zozketa Sakoneta kiroldegian.

Erlazionatutako dokumentuak:

Aurretiko izena-emate orria (pdf, 152 kb)

Informazioa (pdf, 184 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa