Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-05 Udatxiki programan izena emateko epea maiatzaren 30ean irekiko da
udatxiki / udatxiki

Datorren maiatzaren 30etik ekainaren 6ra arte egongo da irekita Udatxiki programan izena emateko epea. Programa arrakastatsu hau 2008, 2009, 20010 eta 2011. urteetan jaiotako ume leioaztarrei zuzenduta dago, eta uda aldean hainbat ekintza desberdin egiteko aukera ematen die txikiei.

Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da, hau da, gurasoak lanean diren artean umeei ekintza desberdinak garatzeko aukera ematen duena. Uztailean izango da martxan Udatxiki eta urtero 200 bat umek hartzen dute parte.

Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dagoela ezta jantokia ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan garatzen dira.

Hau posible izateko Udalak diru partida berezi bat jartzen du, baina gurasoek ere euren diru kopurua jarri behar dute: Aurtengo tasak iazko berdinak izango dira baina 2014ko KPIko igoera gaineratuta. Bestalde, Oinarrizko Errenta jasotzen duten familiek tasa baxuagoak izango dituzte. Honetaz gain, famili bateko ume bat baino gehiago badira Udatxiki programan %10eko deskontua izango du.

Izen-emateak Udaletxeko Hezkuntza sailan egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan, 09:00etatik 14:00etara maiatzaren 30tik ekainaren 6ra arte. Informazioa gehiago eskuratzeko 94.607.2576 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net helbide elektronikoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa