Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-03-27 San Juan kartelen lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da Apirilaren 25era arte
San juan / san juan

Aurtengo San Juan jaietako kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da datorren apirilaren 25era arte. Beraz, parte hartu nahi dutenek euren lanak aurkeztu beharko dituzte Leioako Kulturren eguna baino arinago, eta honekin batera gutunazal baten barruan euren datuak jarri beharko dituzte (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, adina eta lanaren titulua).

Lanen teknika librea izango da, kolorea bezala, zuri beltzez zein kolorezkoa izan daitekelako. Neurriak, berriz, 30x40koak izan beharko dira derrigorrez eta euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira. Bestalde, beharrezkoa izango da kartelan bertan Leioako San Juan jaiekin harremana duen ezaugarriren bat agertzea.

Irabazlearen sari banaketa, 800 eurokoa hain zuzen, maiatzaren 9an izango da arratsaldeko 18.30ean Aterpe Leioa Gaztegunean. Ekitaldia amaitu eta gero, 30 egunetan izango dira obra guztiak ikusgai eta epe hau pasa ostean jabeek euren lanak batu ditzakete, Udalak jakinarazi izan duenez.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 1733 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa