Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-03 Inbertsioen partida indartu da 2014. urterako
Zarragabarrena / Zarragabarrena

Leioako Udalak 2014ko Udal Aurrekontuak onartu zituen joan den astean. Aurten %1,19ko igoera izan dute, eta horrek herri erdialdeko eta auzoetako birgaitze eta hobekuntzan eragingo du batez ere.

Aurrekontu orokorrarekin batera, Erakunde Autonomoen eta Sozietate Publikoaren aurrekontuak ere onartu dira: Soinu Atadia Fundazioak, Kontserbatorioa eta Udal Musika Eskola zuzentzen duena, 2.092.529,00 euro izango ditu, eta Euskararen Erakundeak 1.067.620,51 euro.

Udalak espero zituen diru-sarrerak aurten handiagoak izango dira, Udalkutxak (udalak finantzatzeko funtsa) egiten duen ekarpena handitu egin delako batik bat.

Diru sarrerak igo egin direnez, Udalak gastu-aurrekontua osatu ahal izan du Leioaren errealitateari erantzun ahal izateko, eta zerbitzuak mantendu gaur eguneko kalitate maila berberarekin, baita gaurdaino leioaztarrek gozatu dituzten programa eta aktibitateak ere.

Arloka, eta orokorrean, ohiko gastua da doitu, eutsi eta jaisten dena. Hala ere, Udalak ahalegin berezia egin du Enplegu eta Toki Garapenerako, Prestakuntzarako, Merkataritzarako, eta Gizarte Ekintzarako partida ekonomikoetan. Arlo horietan Udalak zenbatekoak igo egin ditu aurreko urteekin konparatuta, Prestakuntza, Enplegu eta Hezkuntzarako 310.443,01 euro bideratu ditu, iaz baino %7,6 gehiago, eta Gizarte Ekintzerako 17.523,56 euros, iaz baino %0,5 gehiago.

Honetaz gain, esfortzu berezia egin du Udalak inbertsioen kapituluan, %15,6 igoko dena 446.722,71 euroekin. Diru hori, batez ere, birgaitze eta hobekuntza urbanoko eta auzoetako lanetarako izango da.

Aurreko guztia posible izateko, Udalak zerbitzu orokorrak eta gastu arrunten partida gutxiagotu egin du %2,1, guztira 34.815,40 euro bideratuz. Honetaz gain, Kultura arloak ere %0,3ko beherakada izango du, baina beherakada honek ez du herritarrenganako zerbitzuetan edota programazioan eraginik izango. Murrizketa produkzio gastuetan emango delako.

Edozein kasutan ere, Udalaren egoera ekonomiko-finantzarioa, diruzaintzako soberakin positiboarekin eta inolako zorrik gabe, oso oinarri sendoa da erakundearentzat. Udala lasai dago, 2013ko ekitaldi ekonomikoa itxi ondoren, martxoan, aurreko urteetako diruzaintza-soberakinak inbertsioen kapitulura pasatuko direlako, edo behar duen beste edozein arlotara. Leioarako beharrezkoak edo interesgarriak izan daitezkeen jarduera gehigarriak burutu ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa