Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-21 Barre egiteko antzerki ikuskizuna izango da ostiralean Kultur Leioan
Sexpearemente / Sexpearemente

Ostiral honetan, urtarrilak 24 (Auditorium. 20:30), barre egiteko antzerki ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Sexpeare konpainia madrildarrak Sexpearemente antzezlana eskeiniko digu, pertsonaien umorez eta errealitatez beteriko antzerki ibilbidea.

“Sexpeare”, hamazortzi urte luzeko esperientzia duen antzerki konpainiak eszenatoki txikian aritu beharra dauka, metro karratura heltzen ez den eszenatokia. Tamaina murritz horrekin, salatu egiten dituzte kultura arloko murrizketa ekonomiko eta artistikoak.

Kide biak, Santi eta Rulo, “Santi eta Rulo” pertsonaiak izango dira, eta beraien antzerki ibilbide guztia antzeztuko dute gaur egungo egoerara heldu arte. Eta horrela, kabaretean hasi zirenetik egungo kataklismora eramango gaituzte, teatro handienen etapatik igaroz. Bidaiak fikzioa eta errealitatea nahasten ditu, egiak eta gezurrak, eta pertsonaiek, autore eta aktore, antzerkiari buruzko elkarrizketan jardungo dute, galderak eginez: Lorcaren burezurra da Hamletek eskuetan duena? Hori guztia eta gehiago… Umorez blai, jakina, edo hobeto esanda: “Sexpearemente”.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa