2014-01-02
Olentzeroren ilobak munduan zehar bizitako abenturak ikusgai Ondiztorren
Duela urte batzuk Iñigo Iraultza Olentzeroren iloba bihurtu zen eta hemen bizi direnen nahikariak, opariak eta bideo bitartezko mezuak munduko beste herrialde batzuetan maite dituzten pertsonei haiek guztiak helarazteko, banatzeko, emateko lanean hasi zen. Orain abentura horien bideoak eta argazkiak ikusteko aukera izango dugu Ondiztorren.
“Olentzero Munduan, Arraun the World” izeneko proiektu honek argazkiak, bideoak ta bitxikeriak erakutsiko dizkigu. Lehen etapan gure herrialdea eta Afrika lotu zituen, bigarren etapan hiru hilabetez jardun zuen ametsak eta ilusioa banatzen Mexikon eta Ertamerikan (Guatemala, Honduras eta Nikaragua), eta aurten Filipinasetik etorri berria da, F. Elvira artistarekin batera, sentimenduz beteriko erakusketa baten bitartez gu guztiok bidai egitera bultzatu nahian. GORA BIHOTZAK!
Non: Ondiztorren Egunak: Urtarrilaren 3tik 26ra Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara. Igandeak 12:00etatik 14:00etara. Astelehenak eta jaiegunak itxita Sarrera: Doan