Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-18 Giro aparta Nekazaritza eta Abeltzaintza azokan
azoka / azoka

Negu-giroko egun ezin hobea izan genuen joan den igandean, eta horren ondorioz, jendez lepo egon ziren azokako gune eta ekintza guztiak. Gutxi gorabehera 18.000 bisita izan ditugu Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka honetan.

Aurten 100 partaide egon ziren azokan, nekazari eta artisauak 75 eta abeltzainak 25. Haur ekintzek ere arrakasta izan zuten herriko txikienen artean, poniekin 500 txiki baino gehiago izan ziren, poni-gurdiekin 200 eta tailerretan 420 umek hartu zuten parte.

Bestalde, Eusko Labelaren postuak ere hainbat bisita jaso zituen, txerri errea eta sagardoaren 1.000 pintxo banatu ziren bisitarien artean, eta zizarenak, berriz, 2.100 pintxo izan ziren.

XV. Idiazabal Gazta Lehiaketan 10 ekoizle aurkeztu ziren (Bizkaian jatorrizko izendapena 15 egileetatik), eta amabitxiak Sakoneta gimnasia erritmika taldeko neskak izan ziren. Sailkapena horrela geratu zen:

1.AITOR URIEN ABADIÑO
2.FLOREN TXURRUKA MARKINA
3.ANDONI PADILLA OTXANDIO

Gainontzeko partehartzaileak:

FLOREN TXURRUKA MARKINA
RIKARDO MURIAS MUSKIZ
ANDONI PADILLA OTXANDIO
QUESOS CARRANZA KARRANTZA
AITOR URIEN ABADIÑO
JAIOA GAZTA IURRETA
PAGOBIETA UBIDEA
PATXI BASKARAN MARKINA
ALICIA MONEDERO ABADIÑO
EMILIA ARANA ZEANURI

Bestetik, Etxolen VIII. Apainketa lehiaketan 92 nekazal postuk hartu zuten parte, hauetatik lehen sailkatua, beste behin ere, honakoa izan zen:

1. ADELA ANDIKOETXEA – URDULIZ – ORTUARIAK

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa