2013-12-20
Jostailu eta eskola materialen bilketa hasi da Aterpe Leioa Gaztegunean
Hasi da Aterpe Leioa Gazteguneak martxan jarritako ekintza solidarioa. Gaurtik datorren urtarrilaren 5era arte jostailu eta eskola materialen bilketa egingo da Aldapabarrena kaleko lokalan. Material hau, Cáritas eta Kooperak jasoko dute Bizkaiko haur eta gazteen aldeko proiektu sozialen beharrak asetzeko.
Beraz, egoera onean edozein eskola material edo jostailu (liburuak, arkatzak, bizikletak, puzzleak...) ekar ditzakezu Aldapabarrena kaleko 2. zenbakira, astelehenatan 16.30tik 20.30ra eta ostegunetik igandera 16.30tik 22.00etara arte.