2013-12-03
Xabier Mendive, Pop Rock Lehiaketa iragartzeko kartel Lehiaketaren irabazlea
Aterpe Leioa Gazteguneak eskerrak eman nahi dizkie Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketa iragartzeko V. Kartel Lehiaketan parte hartu duten guztioi, eta nola ez, web gunetik zuen botoa eman duzuenoi.
Bozketan 503 pertsonak parte hartu dute, boto hauek eta epaimahaiaren botoak hartuta, EXCLAMACIÓN kartelak irabazi du. Xabier Mendive Salazar Gasteiztarra da egilea. Zorionak Xabier!!
Behin kartel irabazlea hautatuta, horrek esan nahi du Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketarako lanean ari garela, adi egon zaitezte!!
V. Kartel Lehiaketako lan guztiak ikusteko aukera duzue. Erakusketa Aterpe Leioa Gaztegunean egongo da abenduaren 11ra arte.