2013-11-27
Dantza tailerra eta ikuskizuna izango dira bihar Kultur Leioan
Bihar, azaroak 28 (Auditorium. 20:00), dantza ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan, Roser López Espinosaren eskutik, bere MINIATURA + BEFORE WE FALL ikuskizunarekin. Honetaz gain, emakume zuzendari eta dantzari honek, mugimenduaren inguruko GORPUTZA ETA IMAGINAZIOA tailerra eskeiniko du ostegun goizean, 10:00etatik 14:00tara Kultur Leioan (5 euro. Sarrera erosi ezkero dohainik).
MINIATURA gauza txikien, erretratuen, manipulazioen eta mekanismoen mundua da. Eszenan sartzen diren elementuen manipulazioen makineria: gorputza, mugimendua, bideoa, musika eta espazio eszenikoa. Objetu eta gorputz manipulatzaile bihurtzen gara, erretratu eta egile, irudimenezko paisaia, non benetako neurriak ikuspuntuen bidez aldatzen diren. Musika-kutxako panpinen eta antzineko begirada neurridun emakumeen azalarekin bat egiten dugu. Zehaztasuna dantzatzen dugu eta txikitxoan den guztiari ohorezko lekua egiten diogu, begirada bezain handia uzan daitekeena.
BEFORE WE FALL konplizitate jolasa da: orekatik irten eta lurreraino jaitsi, erori baino lehen hel gaitezkeen aldea neurtuz. Swing, ihes azkarrak eta arkitektura partekatuak. Taktika eta jokoak erorketa bideratzeko eta lurra baino lehen hegaldia aurkitzeko.