Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-12 Udalak ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza berriak eskaintzen ditu
comercio / merkataria

Enpresa eta negozio berriak sortzeak herriko garapenean duen garrantziaz ohartuta, Leioako Udalak ekintzaileei laguntzeko egitasmo berriak eskaini ditu leioaztarrei zuzenduta edota Leioan negozioa jarri nahi dutenentzat. Oraingoan, diru laguntza desberdin bi eskaintzen ditu pertsona ekintzaile hauei zuzenduta.

Ideiaren analisia, negozio planaren ekoizpena eta martxan jarri aurretizko aholkularitza, enpresa ireki baino arinago egin beharreko prosezua da, merkatuan arrakasta izateko aukera gehiago ematen laguntzen baitu prozesu honek.

Horregatik, Leioako Udalak, Behargintza Leioaren bitartez, laguntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzen du Lanbidek sustatutako diru-laguntza mota desberdin biren bitartez.

Lehen laguntza mota: ENPRESA-IDEIA BERRIAK, Pertsona ekintzaileei ematekoak diren laguntza ekonomikoak arautzea eta haien oinarriak ezartzea. Laguntza hauei esker, ekintzaileek aukera izango dute esklusiboki aritzeko gerora bideragarritasun-plan bat gauzatzeko bide emango duen enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen, prozesu horretan laguntza edota tutoretza ematea helburu duten tokiko proiektuen baitan.

Bigarren laguntza mota: ENPRESA JARDUERA BERRIAK, Negozio-ideia zehatz bat duten eta tokiko ekintzailetza-proiektuetan parte hartzen duten pertsona ekintzaileen enpresa-proiektu berriak sustatzeko emango diren diru-laguntzak. Diru-laguntza hauei esker, ekintzaileek enpresa-jarduera martxan jartzeko beharrezko ekintzetan soilik aritzeko aukera izango dute.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak Ideia Berriak (pdf, 348 kb)

Instantzia Ideia berriak (pdf, 124 kb)

Eranskina Ideia Berriak (pdf, 156 kb)

Oinarriak jarduera berriak (pdf, 351 kb)

Instantzia Jarduera berriak (pdf, 123 kb)

Eranskina Jarduera berriak (pdf, 157 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa