Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-12 Hartu ezazu zure sarrera “Mende bat eta 90 minutu. San Mamesen Elezaharra” dokumentala ikusi ahal izateko
cartel documental / dokumentalaren kartela

Prest dira Kultur Leioako lehiatilan “Mende bat eta 90 minutu. San Mamesen Elezaharra” dokumentala ikusi ahal izateko doako sarrerak. Honetaz gain, emanaldiaren aurretik hitzaldi solasaldia ere izango da, besteak beste, Athleticeko jokalari ohiekin eta lehen taldekoekin, adibidez, Oskar de Markos.

Athletic Clubek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Baleuko produkzio enpresak San Mames zaharrari , udan eraitsia, omenaldia egiten diote, baita bere anaia zaharrari ere: Lamiakoko zelai ospetsua, zurigorrien lehen etxea, lehen partiduen eszenatoki.

Horrexegatik, Athleticek, Aldundiak eta Baleukok, Leioako Udalaren laguntzarekin, asteazken honetan, hilak 13, 19:30etik aurrera, Lamiakoko zelaiari buruzko hitzaldi-solasalditxoa antolatu dute, eta ondoren, “Mende bat eta 90 minutu” dokumentala proiektatuko da, Athleticen zelai zaharraren esentzia eta bizitzaren testigantza belaunaldi berriei utzi nahi dien film zorrotz eta kalitatez betea. Kultur Leioako auditorioan izango da guztia.

Hitzaldi solasaldian, honako hauek parte hartuko dute: Oscar De Marcos, Athleticen lehen taldeko jokalaria; Placido Bilbao, leioaztarra, Athleticeko jokalari ohia, Lamiakoko jai batzordekidea, eta gaur egun, Ibaiganeko klubaren beteranoen taldea zuzentzen duena; Igor Pascual, Lamiakoko jai batzordekidea eta Leioako Jonas Ramalho Athleticen lagun-taldearen presidentea; Unai Larrea, dokumentalaren zuzendaria; Athletic Clubeko futbolari historiko bat; eta Aldundi eta Udaleko ordezkariak. Sarrera doanekoa izango da. Gonbidapenak bihar, asteartea, eta asteazkenean bertan hartu ahal izango dira, 9:00etatik 21:00etara, Kultur Leioan. Agortu arte banatuko dira gonbidapenak.

Unai Larreak zuzendua, “Mende bat eta 90 minutu” dokumentalak, ordu eta erdian, Athleticen zelai zaharraren historiari errepasoa egiten dio. San Mamesen bertan grabatutako elkarrizketen bidez egiten da errepaso hori, gehienetan Athleticeko jokalari baten eta garai bereko beste jokalari baten arteko solasaldian. Artxiboko irudi asko,ahaztuta zeuden batzuk barne, harrigarriak beraz, eta elkarrizketak pertsonaia publiko eta anonimoei (politikariak, idazleak, musikariak, bazkideak…). 60 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute ahotsa, irudia eta oroimenak ekarriz, 2012ko azaroan egiten hasi eta iragan ekainean amaitu zen lan honetan, justu San Mames erausteko lanak hasi zirenean.

Johan Cruyff, Iker Casillas, Xavi Hernández, Vicente del Bosque, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, José Ángel Iribar, Rafa Iriondo, Txetxu Rojo, Joseba Etxeberria, Ángel María Villar, Julen Guerrero, Josu Urrutia, Carmelo y Andoni Cedrun, Javier Clemente, Luis Fernández, Andoni Goikoetxea, Iñigo Liceranzu, Peio Uralde, Jesús Mari Zamora, Carlos Gurpegui, Iñaki Sáez, José Eulogio Gárate, Joaquín Alonso, Rafa Guerrero, Nerea Onaindia, Susana Guerrero edo Juanlu (San Mameseko azken golegile ofiziala) dira solasaldien protagonistak. Elkarrizketatuen artean, gainera, José Luis Bilbao, Iñaki Azkuna, Antonio Basagoiti, Jone Goirizelaia, Joaquín Almunia, Kepa Junkera, Kirmen Uribe, Antón Barrutia edo Eneko Atxa agertzen dira, eta gehiago.

"Mende bat eta 90 Minutu' futbola protagonista duen dokumentala da, jakina, baina ez taktikari edo teknikari begira, ez, emozio eta sentimenduei begira baizik. Futbolak aitzakia perfektua ematen digu baloia alde batera uzteko eta istorioan barneratzeko, bizipena, peripezia, oroimena… Golak baino gehiago, eta ez dira falta, emozioen bila ibili gara, eta aurkitu ditugula uste dut”. Horixe dio Unai Larrea zuzendariak.

"Film honetan badaude bizia eta heriotza, irria eta malkoak, garaipenak eta porrotak, kirol legea eta liskarra, politika, kultura, musika… Istorio asko dago, emozio handia, nostalgia eta San Mamesekiko maitasun handia, zahartzaroan distiratsu eta sentontasunean argitsu. Hori guztia Iban Gonzálezek grabatu du, errealizadoreak. Eta Athletici buruz ere asko dago, jakina, baina baita askoz gehiago ere. Athletic San Mames baino gehiago den neurrian, San Mames ere jabea eta maizterra baino askoz gehiago delako. San Mamesen, Francok bere harengak bota ditu, antifrankisten erresistentzia ekintzak, atletismoa, txirrindularitza, boxeoa, errugbia, herri kirolak, “Bai Euskarari”, Leizaola lehendakariaren harrera eta Pavarotti, Bruce Springsteen, Rolling Stones edo Shakiraren kontzertuak izan dira", gaineratzen du Larreak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa