Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-29 Berbalagun egitasmoaren aurkezpena izango da gaur Leioako euskaldunok elkar ezagutzea batetik eta bestetik ikasten ari diren ikasleek praktikatzeko aukera ematen du Berbalagunek
berba / berba

Gaur, arratsaldeko 19.30ean, ONGI ETORRI euskaltzaleon topalekuan (Iturribide, 7) Leioako berbalagun egitasmoaren aurkezpena izango da. Bertan, aurkezpena, berbalagun egitasmoaren dokumentala, luntxa eta Tou musika taldeak joko du!

Leioako Udalaren Euskara Zerbitzua, Lamia AEK Euskaltegia eta Mastitxu Udal Euskaltegia dira egitasmo honen sustatzaileak. Partaide guztion helburua Leioako gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea da, euskararen normalkuntza prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira.

Berbalagunen helburuak bi dira: Leioako euskaldunok elkar ezagutzea batetik eta bestetik ikasten ari diren ikasleek praktikatzeko aukera gehiago izatea. Euskaraz egin nahi dugunok, euskaraz egin ahal izateko espazioak sortzea finean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa