Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-11 Bakearen Kultura bultzatzeko ipuin kontalariak prestatzeko tailerretan izena emateko azken egunak “Hitzaren Zuhaitza” izeneko tailerrak euskaraz zein gaztelaniaz izango dira
“El Árbol de la Palabra” / “Hitzaren Zuhaitza”

“Hitzaren Zuhaitza” Leioako Udalaren proiektua da, Geuz-en (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zerbitzua) laguntzarekin. Horren bidez, herritar boluntarioen sarea sustatu nahi da gure umeekin Bakearen Kulturaren balioak lantzeko eta transmititzeko: indarkeria eza, berdintasuna, solidaritatea, aniztasunarekiko errespetua eta gatazkak modu baketsuan konpontzea.

“Hitzaren Zuhaitza” belaunaldi arteko harreman-gunea da, komunitatearen heziketa lana bultzatzen duena Leioan. Komunitate, herritar eta eskolaren arteko lotura sustatzen ditu espazio honek, kohezkuntza esperientzia gisa.

Prestakuntza eta bira

Lehenik eta behin, 9 orduko ikastaroa egingo da, euskaraz zein gaztelaniaz. Bertan, kontaketarako, pertsonaiak sortzeko eta emozioak adierazteko teknikak ikasiko dira, arnasketa, ahots-igorpen, dikzio eta irakurketa ariketen bidez. Ondoren, ipuin kontalariaren artea landuko da kontalari batzuen artean, ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko. Marina Apariciok emango ditu klaseak, aktore profesionala bera, antzerki konpainia ezberdinekin lan egin duena.

Behin prestakuntza amaituta, entsegu orokorra egingo dugu. Gero, boluntarioak, bikoteka, eskoletara joango dira 6 eta 7 urteko umeei ipuinak kontatzera: Txomin Aresti LHI, Lamiako LHI, San Bartolome LHI, Artatza Pinueta LHI, Altzaga LHI. Bira amaituko da Gabonetako Ipuin Kontalarien Maratoiarekin.

Hauek dira proiektuan parte hartzeko baldintzak: Leioakoa izatea eta azaroaren 15a baino lehen izena ematea. Tailerra mugatuta dago, 20 pertsona gehienez talde bakoitzeko, eta inskripzioak heltzen diren ordenan tramitatuko dira. Gainera, prestakuntza ekintza honek marko pribilegiatua izango du: Leioako Mendibile Jauregia.

Informazio gehiago ipuinkontaketak.tk web orrialdean, 633 016 107 telefonoan edo saioa@geuz.es posta elektronikoan.

Informazio gehiago:

Izen emateak

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 658 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa