Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-09-03 Zure ekarpena garrantzitsua da
comercio / merkataritza

Behargintza Leioak parte hartze bidea irekita mantentzen du leioaztarren iritzia zein herriko enpresa edo herrian lan egiten dutenen iritzia ezagutzeko. Honekin, hiriguneko merkataritzaren egoera zein den aztertu nahi da.

Joan den ekainean inkestak egin ziren leioaztarren artean, eta orain hausnarketa talde desberdinak eratzen hasi dira behargintzan, eztabaidaren bitartez, gure udalerriko kaleen bizian, hau da merkataritzan, eragina duten gaiak jorratuz.

Irailaren 11an, arratsaldeko 18.00etan 45 urte baino gutxiago dutenen hausnarketa taldea batuko da Behargintza Leioan, eta 19.00etan 45 urte baino gehiago dutenen taldea.

Parte hartu nahi baduzu oraindik epe barruan zaude, deitu Behargintza Leioara 94.400.41.95 edota mail bat bidali behargintza@leioa.net helbidera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa