Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-06 Bihar, Barikuetan jai programazioaren barruan, kirola eta jolasak izango dira
barikuetan / barikuetan

Bihar, ostirala, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara arte, Barikuetan Jai izeneko programaren hitzordu berri bat izango dugu Euskal Etxeen plazan. Euria baldin bada Barandiaran eskolako aterpean egingo da.

Kirolaren eta jolasen mundura euskaraz hurbiltzeko tartea izango dugu saio berezi honen bidez. Ohikoak ez diren jarduerekin talde-lana sustatuko da, eta, era berean, lehiakortasuna baztertu. Talde osoaren partaidetza eta alaitasuna ezinbestekoak izango dira helburuak lortzeko. Honakoak izango dira ekintzetako batzuk: Kin Ball, Blankey, paraxutarekin jolasak, frisbie, botilaren jolasa, izarraren jolasa…

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako apiriletik ekainera hilean birritan jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa