Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-19 Iparragirre etorbidea trafikoari itxita izango da bihar gauez
Boulevard / Boulevard

Bihar, arratsaldeko 20.00etatik igandeko 07.00etara arte, itxita izango da trafikoarentzat, norabide bietan. Izan ere, egun horretan, Leioako X Gazte Eguna ospatuko delako Bulebarrean.

Itxita egongo den zatia, zehazki, Ikea eta Luis Bilbao Libano elkartzen diren bidegurutzetik izango da, Bilboko norabidean, eta Iturribideko prentsa kioskotik udaletxera igoten den kalera arte, Getxoko norabidean. Beraz, Errekalde, Jose Ramon Aketxe, Ikea eta Iturribideko bizilagunak Mendibiletik irten behar izango dira. Bide alternatiboak Luis Bilbao Libano, Sabino Arana eta Aldapabarrena izango dira.

Kraska Gazte Konpartsak antolatutako Gazte Egunaren X. edizio honetan hainbat ekintza izango dira Bulebarrean goizeko 12.00etatik aurrera, hauen artean; txupinazoa, jokoak eta bazkaria. Arratsaldez elektro txaranga antolatuko da herriko hainbat tabernatatik, eta 20.00etatik aurrera kontzertuen txanda izango da; On, Itziarren semeak, Pablo Hasel eta Honat erromeria.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa