Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-24 Leioak “Horoskopoaren parkea” izango du laster Guztira 7.000 metro koadroko zabalera izango du
hosorcopo1 / horoscopo1

Leioako Udalak herriko berde guneak mantendu eta bultzatzearen aldeko apostu indartsua egin du azken urteetan. Gaur, parke berri baten albistea dugu, “Horoskopoaren parkea” izango du izena, Sarriena futbol zelaien alboan egongo da eta 60.000 euro inguruko aurrekontua izango du. Batez ere, gune berri honekin kultura zeltarra eta euskaldunaren antzekotasunak isladatu nahi izan dira zuhaitzak protagonista bihurtuz.

Dublineko Trinity Collegeko zientifikoen talde batek, orain dela gutxi argitaratu izan duten moduan, Irlandako lehen biztanleak Euskal Herritik zein Galiziatik eratorriak izan ziren, eurekin batera iberiar fauna eta floraren espezieak eraman zituzten. Ikerketa sakon baten ondoren, Trinity Collageko Smurfit Genetika Institutuko Dan Bradley irakasleak baieztatu du irlandarrak, euskaldunak eta galiziarrak, kultura eta ohituraz gain kromosomak ere partekatzen dituztela.

Horregatik, Leioak kultura zeltarra gogoratu nahi izan du euskaldunarekin duen antzekotasunak indartuz. Hau da, zeltarren aburuz zuhaitzak euren kulturaren oinarri dira, bere astrologia propioa osatuz bizia eta babesaren simbolo bihurtuta. Ezaugarri hau euskal kulturarekin oso lotuta dago, Gernikako arbolaren garrantzia baino ez dugu ikusi behar.

Beraz, zuhaitzek duten magia urte sasoietan inspiratuta, druidek horoskopoa eraiki zuten, eta hori izan da Leioako Udalak berreskuratu nahi izan duena, Sarriena futbol zelaiak eta errepidearen artean kokatzeko, hau da, tranbiaren bide parean.

Berde gune berri honek 7.000 metro koadro izango ditu eta zuhaitzen 22 espezie ezberdinez osatuta izango da, hiruko taldeetan jarrita. Honetaz gain, metro biko zabalera izango duen barruko bide bat izango du parkeak, seinalatutako 22 puntuetara heltzeko. Seinalizazio hauetan arbola mota, urteko zein sasoian loratzen duen, pertsonekin bat egiten duen data, zodiakoa eta arbolak pertsonekin duten antzekotasunak agertzen dira -euskaraz, erderaz eta latinez-.

Berde gune bat gehiago
Ezin dugu ahaztu Leioak, egun hainbat berde gune direla herritik zehar. Batzuk zabalera handikoak dira, hauen artean, Pinosolo, Artatza edota EHUko Arboretuma. Besteak, berriz, auzo desberdinetan banatuta diren parke txikitxoak (Sagarrabarrena, Aramaioena, San Bartolome, Ugarteondo, Ondiz, Aldapa, Elexalde, Anporrena, Bordeoena, Kunkurdi eta Mendibil)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa