2012-12-17
Hainbat lagun bildu ziren atzo nekazaritza eta Abeltzantza azokan
Eszenatoki berria inauguratu zuen atzo XXV. Nekazaritza eta Abeltzantza Azokak, ohiko Jose Ramon Aketxe eta Errekalde plazetaz gain Bulebarreko aterpe berriztatua lehendabiziz erabiltzeko aukera izan genuen.
Euskal dantzak, abesbatzak, herri kirolak eta Euskal Herriko produkturik onenak batu ziren Leioan atzo.