Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-12-13 Hurrengo orduetan izango diren haize bolada handiekin kontuz
viento / viento

Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak hurrengo orduetarako eman dituen eguraldiaren aurreikuspen kaltegarriak ikusita (haize bolada bortitzak edota urakan-haizeak), Udalak hurrengoa gomendatzen dizue leioaztarroi:

1. Leihoetan dauden objektuak kendu edo segurtatu (lorontziak, esekitokiak…)
2. Pertsianak itxi eta jaitsi herritar bakoitzak bere etxebizitzan ezagutzen duen modu seguruenean utzita.
3. Kendu balkoi eta terrazetatik haizeak mugi edo bota ditzakeen objektuak.
4. Posible bada, gauez, seguruak izan daitezkeen lekuetan aparkatu autoak, jaus daitezkeen objektu edo edukiontziek kolpa ez ditzaten.
5. Azkenik, ezinbestekoa ez bada lekualdatzerik ez egitea gomendatzen dizuegu.

Gaur gaueko 22.00etatik biharko 06.00ak arte langileen brigada bat izango da Leioako kaleetan haizeak mugitzen dituen objetuak bere lekura bueltatzeko.

Neurri hauek gehi herritarron zuhurtzia nahikoa izan daitezela espero dugu, desiragarriak ez diren gertaerak ekidin ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa