Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-12 Leioak Udal-plangintzako Aholku Batzordea onartu du Udalaren eta gizarte- eta ingurumen-arloetako eragileen informazio eta eztabaidarako gunea izango da Leioako Udalak Udal-plangintzako Aholku Batzordea erregulatzen duen erreglamentua onartu berri du. Batzorde hau ordezkari politikoez gain udalerriko herritarrez osatuta izango da eta bere helburu nagusia Udalaren eta gizarte- eta ingurumen-arloetako eragileen informazio eta eztabaidarako gune izatea da.

Tokiko organo berri hau kide anitzekoa izango da. Udalerriko alderdi politikoen ordezkariez gain, hau da, Hirigitzako Batzorde informatiboko kideez gain, batzordeko burua alkatea bera izango da, Eneko Arruebarrena; buruordea, berriz, hirigintza arloko zinegotzia den Txus Bilbao; eta idazkaria hirigintza arloko informazio batzordekoa bera. Gainontzekoak udalerriko hainbat sektore ezberdinen ordezkariak izango dira; kirol eta kultur elkarteetako ordezkaria, ingurumenaren defentsaren aldeko antolakunde baten ordezkaria, merkatarien elkartekoa, emakumeen elkartekoa, auzokideen elkartekoa, ezinduen elkartekoa eta adinekoena.

Hau horrela, datorren astean betebehar guztiak betetzen dituzten elkarte guztietara bidaliko da gutuna batzordearen parte izateko gonbitearekin. Beraz, erantzunak heltzen direnean eta ordezkariak aukeratzen diren momentuan martxan jarriko da organo regulatzaile hau.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa