2012-11-19
Familiak orientatzeko udal zerbitzua datorren urtean ere martxan izango da
Amaitzear dagoen 2012. urte honetan, Leioako Udalak duen Familiak orientatzeko zerbitzuak 100 famili baino gehiagoren kezkak erantzun ditu.
Zerbitzu hau 2010ean jarri zen martxan, honi esker gurasoek euren seme-alaben hazkuntzan eta heziketan sortzen zaizkien zalantzak psikologo talde bati galdetzeko aukera dute bai telefonoz, postaz edota interneten bidez. Zalantza anitz, hala nola, noiz eta nola kendu haur-ohialak, nola janarazi jan behar dutena, seme-alabak gurasoen banaketaren aurrean, ordutegiak eta arauak, ume eta nerabeen kasuetan, hori guztia heziketa demokratikoaren ikuspuntutik.
2012an egindako kontsulten artean honako gai hauek nabarmendu dira: portaera arazoak eta lo egiteko ohiturak, haurtzaroaren kasuan, portaera arazoak eta alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoa, nerabeen kasuan
Galdera hauek egiteko hiru bide daude Etxadiko psikologo taldearekin harremanetan jartzeko: Internetetik, www.leioa.eu edota www.etxadi.org; postaz ETXADI, c/ Máximo Aguirre 18 (Bis) 5ª Planta Dpto. 10, 48011 Bilbao; eta 94.405.15.49 telefonoan ostegunetan 11.30etik 13.00etara eta 16.00etatik 17.30era.
Zerbitzu berriak
Azken urteetan izandako harrera ona ikusirik, Leioako Udalak, zerbitzu hau mantentzeko Etxadirekin duen hitzarmena berrituko du. Honi esker, aholkularitza zerbitzuaz gain, 2013.urtean 0 eta 2 urte bitarteko umeak dituzten gurasoei zuzendutako internet bidezko ikastaroa jarriko da martxan, eta honen ostean 2 eta 6 urte bitarteko gaztetxoen gurasoentzakoa. Honen inguruko informazio gehiago 94.607.25.76 telefonoan.