Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Ekainaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-06-06 Udalak, Leioako haurrek eskatuta, kirol jarduera eta tailer gehiago antolatutako ditu, pertsonaia mitologikoen bideari jarraituko dio Pinosolon eta iturri gehiago jarriko ditu ikastetxe publikoetan Haurren Aurrekontu Irekiak programaren esparruan umeek lehenetsitako lau proiektuak dira.
/

Haurren Aurrekontu Irekien prozesua amaitu da, eta Leioako haurrek, beren botoekin, lau proiektu aukeratu dituzte, Udalak 2025ean zehar garatu beharko dituenak.

• Haurrentzako kirol-jarduera gehiago (90.000 euro)
• Haurrentzako kultur tailer gehiago (60.000 euro)
• Pertsonaia mitologiko gehiago Pinosolo parkean (20.000 euro)
• Ikastetxe publikoetan iturriak jartzea (35.000 euro)

Horrela, Udalak 205.000 euroko partida ekonomiko bat erreserbatuko du datorren urteko Udal Aurrekontuetan lau proiektu horiek gauzatzeko. Ekintzak adingabeen hausnarketatik sortzen dira, eta beraiek egindako proposamenak dira, bizilagun guztien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko, batez ere adingabeena.

Haurren Aurrekontu Irekiak Leioako Umeen Kontseiluan antolatutako ekintzetako bat da, eta entzuteko eta benetan parte hartzeko bidea da, txikienek udalerriaren errealitateari eta udal-kudeaketari begira egiten dutena.

Aurten udalerriko 300 ume baino gehiagok parte hartu dute, iazko kopuruaren antzekoa.

LEIOA JOKA DAITEKE

Hain zuzen ere, Leioako Haurren Kontseiluak ikasturte honi amaiera eman dio gaur goizean, udalerriko alkate Iban Rodriguez Etxebarriarekin eta Herritarren Partaidetzarako eta Gobernu Irekiaren zinegotzi Julen Capetillorekin bilduta.

Kontseilua osatzen duten haurrek, ikasturtearen hasieran, onartu egin zuten Udalak abian jarritako erronka, umeek jolasari dagokionez dituzten eskubideak lantzeko, Leioa udalerri jolasgarriagoa izan dadin. Jolasaren bidez garatzeko eta hazteko espazio egokiak eta aukera egokiak dituztenak.
Haurrek hausnarketa eta ideia guztiak zabaldu eta helarazi nahi dituzte eta horretarako, Udalarekin batera, jolasaren dekalogo bat garatuko dute, datozen hilabeteetan aurkeztuko dutena.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa