Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Tasak » Zaborrak biltzeagatiko tasa

Tasak

Zaborrak biltzeagatiko tasa eta estolderia tasa

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin hitzarmena sinatu da; bera arduratzen da, ur-kontsumoaz gain, kobrantza-kudeaketaz, estolderia tasa bai eta aldizkako hiruhilekoko ordainagirien alta, baja, aldaketa eta banku-helbideratzeez ere.

BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA
Done Bikendi kalea 8
ALBIA eraikina I 4º solairua
48001 BILBAO
Tfnoa.: 944 873 100 / Faxa: 944 873 118

Kudeaketa gehienek ez dute zertan presentzialak izan; izan ere, zenbait modutara izan daiteke harremana Partzuergoarekin: telefonoetara deituta edo kudeaketak Partzuergoaren webgunean dagoen bulego birtualaren bitartez eginda.

Informazio gehiago:

Ur Partzuergoa

Salbuespenak

Zaborrak biltzeagatiko tasatik salbuesteko eskubidea izango dute honako baldintzok bete eta honako agiriok aurkezten dituzten erretiratuek:
  • Bakarrik bizitzea.
  • Leioan erroldatuta egotea.
  • Gutxieneko erretiro-pentsioa kobratzea.
  • Errentaren gaineko aitorpena aurkeztea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez duela dioen ziurtagiria aurkeztea.
  • Gizarte Zerbitzuen txostena, finantza-egoerari buruzkoa.

Salbuespena izateko, eskabidea Leioako Udalean aurkeztu beharko da, Erregistro Orokorreko Atalean, eta aurretik aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira.

Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa