Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Zergak » EIOZ » Azalpen laburra

Ogasuna eta Ondarea

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga - EIOZ

Zer da EIOZ?

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga udal zerga da, eta obretako lizentzia edo hirigintzako lizentzia eskuratu behar duten eraikuntza, instalazio eta obrak zergapetzen ditu, lizentzia hori jaso zein ez, baldin eta lizentzia ematea zerga ezarri duen Udalari badagokio.

Nork ordaindu behar du?

Eraikuntza, instalazio edo obraren jabeak. Eraikuntza, instalazio edo obraren gastu edo kostuak ordaintzen dituena hartuko da jabetzat, horiek jasotzen dituen higiezinaren jabea izan zein ez.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharreko zenbatekoa?

Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eraginkorrari %5eko zerga-tasa aplikatuta.

Obrak burutzeko aurrekontua izango da kostu erreal eraginkorra, eta kontzeptu horren barruan ez dira BEZa, profesionalen ordainsariak ez enpresaren irabazia sartuko.

Hobaririk al dago EIOZan ordaindu beharreko zenbatekoan?

Bai, honako hauek daude:
  • A) % 95era arteko hobaria jasoko dute inguruabar sozial, kultural eta historiko-artistikoak dituztelako eta enplegua eta aldi baterako bizitokia sustatzen dutelako interes bereziko edo herri erabilerako hartu diren eraikuntzek, instalazioek eta obrek.

    Interes bereziko edo herri erabilerako obratzat joko dira herri administrazioek sustatutako babes publikoko etxebizitzen sustapenak. Sustapen horietan, etxebizitzen zati bat babes berezikoak, etxebizitza sozialak edo zuzkidura apartamentuak izan beharko dira, alokairu araubideari laguntzeko asmoz.

    % 95eko hobaria aurreko paragrafoan aipatutako obrei baino ez zaie aplikatuko.

    Interes bereziko edo udalarentzat erabilgarri diren obratzat joko dira, baita ere, enplegua sustatzeko neurri hauek hartzen dituztenak:
    • Horietan sartzen diren eta enpresa aktibitate berriak edo existitzen direnak ezartzeko, hobetzeko edo zabaltzeko egiten diren obra, eraikuntza eta instalazioak, honako baldintza hauen arabera:
    • 3.1. Establezimendu berrian sortzen diren lan-kontratu mugagabeko lanpostu kopuruak edo existitzen den establezimenduan dagoen gehikuntzak 5ekoa izan behar du hobaria jasotzeko. Langile zerrendaren gehikuntzak suposatu beharko du, gutxienez, aipatu tamainako enplegu gehikuntza Leioako udalerrian dauden lantokietan. Kasu honetan, hobaria %30ekoa izango da.

      Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute, eta halaber, mantendu egin beharko dira langile-zerrendaren batez bestekoarekin batera, gutxienez, hiru urtez kontratazioa egiten denetik.

      Hobari gehigarriak lortu ahal izango dira honako kasu hauetan:

      %10 gehiago Kontratuen ondorioz, gizon eta emakumeen arteko paritatea nabarmen hobetzen bada.

      %10 gehiago Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

      20% gehiago. Hobari hau bakarrik aplikatuko da 5 lanpostu edo gehiago sortu diren kasuetan

      Kontratatutako langile guztiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

      %10 gehiago Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak lan merkaturatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo hauetakoak badira:

      — Ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentala duten pertsonak, aurretik LISMI betetzen ari diren enpresentzat.

      — 30 urtetik beherako leioaztarrak.

      — 50 urtetik gorako leioaztarrak edo langabezian denbora luzea daramatenak.

      %10 gehiago Lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

      %10 gehiago (atal honetako egitate sortzaile bat edo gehiago). Energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazio edo ko-sortze sistemetatik abiatutako energia erabiltzen badute edo ekoizten badute; edo euren industria jarduerak, hasieratik edo geroagoko leku aldatzeagatik, udalerrian gehien populatuta dauden zonaldeetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan burutzen badituzte; edo lanera joateko sortzen diren emisioak eta gastatzen den energia murrizteko diseinatutako garraio plana ezartzen badute langileentzat, garraiobide eraginkorrenak sustatzeko helburu lukeena, hala nola, garraio kolektiboa edo partekatua.
    • 3.2. Bost enplegu baino gutxiago sortuko balira, %5eko hobaria aplikatuko da sortu berria den eta lan-kontratu mugagabea duen lanpostu bakoitzeko. Hobari hau ez zaie aplikatuko merkataritza sozietate eta analogoei.

      Kontratatutako langileek ezin izango dute, hobariaren eskabidea egiten den data baino lehenagoko bi urteetan, enplegu emaile autonomoaren kontura eginiko zerbitzurik eduki.

      Aintzat hartu beharreko lan-kontratu mugagabeek jardunaldi osokoak izan behar dute, eta enpresa edo saltokiko langile-zerrendaren batez bestekoarekin mantendu behar dute bi urtez, kontratatzen direnetik aurrera, salbuespen bakarrarekin: egiaztatzea langile autonomoak lege laboralak aurreikusten dituen arrazoiengatiko murrizketaren beharra, edo enpresa ixtearen ondorioz, kontratu guztiak iraungi beharra.

      Halaber, kontratazio horien kasuan, hobari gehigarriak eskuratu ahal izango dira, baldintza hauetan:

      %5 gehiago Kontratuen ondorioz, gizon eta emakumeen arteko paritatea nabarmen hobetzen bada.

      %5 gehiago Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak erroldatuta badaude Leioako udalerrian, 2 urteko antzinatasunarekin.

      %5 gehiago Gutxienez, kontratatutako langileen erdiak lan merkaturatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo hauetakoak badira:

      — Ezgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial, bisual edo mentala duten pertsonak, aurretik LISMI betetzen ari diren enpresentzat.

      — 30 urtetik beherako leioaztarrak.

      — 50 urtetik gorako leioaztarrak edo langabezian denbora luzea daramatenak.

      %5 gehiago Lan harremanak enpresa hitzarmen edo sektore hitzarmen batek araututa badaude, EAEko lan-harremanen markoaren barruan.

      %5 gehiago (atal honetako egitate sortzaile bat edo gehiago). Energia berriztagarrien aprobetxamendurako instalazio edo ko-sortze sistemetatik abiatutako energia erabiltzen badute edo ekoizten badute; edo euren industria jarduerak, hasieratik edo geroagoko leku aldatzeagatik, udalerrian gehien populatuta dauden zonaldeetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan burutzen badituzte; edo lanera joateko sortzen diren emisioak eta gastatzen den energia murrizteko diseinatutako garraio plana ezartzen badute langileentzat, garraiobide eraginkorrenak sustatzeko helburu lukeena, hala nola, garraio kolektiboa edo partekatua.
    • 3.3. Zergaren subjektu pasiboak izan behar du higiezinean, instalazioan edo obran garatzen den enpresa jardueraren titularra, eskatzen den hobariaren helburu dena, berdin dio higiezinaren jabea nor den.

      Hobariek ez dute inoiz gaindituko dagokien kuotaren %50, eta aurreko letrek aipatzen dituzten hobariak aplikatzetik ateratzen den kuotari aplikatuko zaizkio.

      Langile bakar batek ezin izango du agortu arauak ahalbidetzen duen hobari osoa, eta gehienez, bi hobari gehigarri aplikatu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.

      Existitzen deiren enpresa jardueren kasuan, agiri bidez justifikatu beharko da aurreko bi urteetan ez dela langile murrizketarik egin.

      Hobaria aplikatu egingo da, behin obra amaituta, zergaren likidazio osagarria edo behin-betikoa egiten denean.

      Azaldutako baldintzak ez betetzea hobariaren zenbatekoa guztiz itzultzea dakar, atzerapen interesak eta interes legalak barne, dagozkion zigorrez gain.

  • B) % 50era arteko hobaria jasoko dute babes publikoko etxebizitzei dagozkien eraikuntzek, instalazioek eta obrak.

    Hobaria honela aplikatuko da:
    • a) Ekimen publikokoak diren Babes Publikoko Etxebizitzetako eraikuntza, instalazio edo obretan, %50eko hobaria.
    • b) %25eko hobaria udalarentzat interes berezikotzat edo erabilgarritzat jotzen diren obretan, ekimen pribatukoak diren Babes Publikoko Etxebizitzen sustapenetan, parte bat erregimen berezikoak edo etxebizitza sozialak direnean, edo alokairua sustatzeko zuzkidura apartamentuak. Promozioak jabegoko etxebizitzak eta alokairukoak baldin baditu, hobari hau alokairuko etxebizitzei eragiten dien aurrekontuko zatiari bakarrik aplikatuko zaio.
    • c) Aurreko bi ataletako baldintzak betetzen ez dituzten Babes Publikoko Etxebizitzetako eraikuntza, instalazio edo obretan, %12,5eko hobaria
  • C) % 50eko hobaria eraikuntza, instalazio edo obretarako, etxebizitza partikularretan egin badira eta burutzapen materialeko aurrekontua 6.010,12 euro edo gutxiagokoa bada.
  • D) % 90eko hobaria, minusbaliatuei irisgarritasuna eta bizigarritasuna errazten dizkieten eta igogailuak jartzea bultzatzen duten eraikuntza, instalazio edo obretarako. Hobari hori ondore horretarako erabiltzen den zenbatekoaren gainean bakarrik kalkulatuko da, obrak obra berriko proiektu baten barnean ez badaude eta modu independentean egiten badira.

Nola tramitatzen da zerga hori?

Lizentzia ematen denean behin-behineko likidazioa egiten da, aurkeztu den proiektua aztertuz. Eraikuntza, instalazio edo obrak egin ostean, horien kostu erreal eraginkorra aztertuta, bidezko behin betiko likidazioa egingo du Administrazioak.

Nola eta non ordaindu behar da?

Udal Diruzaintzan edo erakunde laguntzailea den edozein banku-bulegotan ordainduta, likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan.

Zer gertatuko da likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan ordaindu ezean?

Udalaren Bilketa Sailak betearazpen espedientea irekiko du; halaber, zordunaren ondarea bahitu ahal izango da eta, horrela, ordaindu ez diren ordainagiriak kobratu.

Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa