Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-09 Leioak berdintasunaren inguruan sentsibilizazio egin du Emakume eta Neska Zientzilarien Nazioarteko Eguna dela eta Leioako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailetako ikasleek eta DBHko lehen mailakoek aukera izango dute emakumeak zientziaren munduan duen eginkizunari buruz lan egiteko eta hausnartzeko, otsailaren 11n izango den Emakume eta Neska Zientilarien Nazioarteko Eguna dela eta.
/

Leioako ikastetxeetako DBHko lehenengo mailako ikasleek eta Lehen Hezkuntzako laugarren, bostgarren eta seigarren mailakoek aukera izango dute emakumeak zientziaren munduan duen eginkizunari buruz lan egiteko eta hausnartzeko, hain zuzen ere, otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzilarien Nazioarteko Eguna izango dela eta.

Ikasgeletan lan egingo dute Leioako Udalak sortutako liburuxka erabiliz. Honetan, bost emakumek zientziaren munduan egindako ekarpenari eta haren diskriminazioari buruzko informazioa nabarmentzen eta jasotzen da. Liburuxkak espazio bat eskaintzen du ikasleek beren lan zientifikoagatik garrantzitsuak izan diren beste emakume batzuei buruzko informazioa bilatzeko eta ikaskideekin partekatzeko.

Honetaz gain, Udalak Lehen Hezkuntzako hirugarren ikasleei "Piztu. EmakumeON Energia" antzerki saioa - emakumeak zientzian duen papera aldarrikatzen eta bistaratzen duena- ere eskaini die.

Ekintzak osatzeko eta herritarrak modu orokorragoan ere kontzientziatzeko, ikastetxeetan kartel informatiboak jartzeaz gain, udal eraikinetan ere jarriko dira.

Ekintza honen helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea adin txikienetatik, historikoki gizonek bete dituzten eta gaur egun oraindik ere oso maskulinizatuta dauden eremuetan arreta jarriz.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 2329 kb)

Liburuxka (pdf, 5328 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa