Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Datuen babesa

Datuen babesa

Leioa.eu atarira egindako bisitak anonimoak dira.

Kudeaketa, izapide berezi edo komunikazio zuzena duten webaren zerbitzuetako batera sartzeko baino ez dituzte datu pertsonalak eman behar izango erabiltzaileek; gainera, eskatutako zerbitzua emateko nahitaezkoak diren datu pertsonalak baino ez dira emango.

Datu horiek Leioako Udalaren fitxategi informatizatuetan sartuko dira, eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz erabiliko dira. Datuon erabilera eta kudeaketak bete egiten du izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien araudia onartu zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoa.

Jasotako datuak ez dira inolaz ere lagako, aipatutako Datu Pertsonalak babesteko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.

Leioako Udalaren fitxategi informatizaturen batean datu pertsonalak dituzten pertsonek datu horiek lortu, zuzendu, baliogabetu edo aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Legean ezarritako eran, fitxategiaren arduraduna den organoaren aurrean. Zein organo den jakin ezean, Leioako Udalera zuzendu behar da: Elexalde kalea 1, 48940 – Leioa.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa