Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera








Albisteak RSS

3493_argazkia
2024-04-30 Leioako Udalaren 2025erako Aurrekontu Irekien programan lehenetsitako proiektuak bozkatzeko fasea hasi da Leioako Udalak 2025eko Aurrekontu Irekien bigarren fasea jarri du abian. Gaurtik, apirilaren 30etik, eta maiatzaren 14ra arte, Leioako 16 urtetik gorako herritarrek, hautatutako 10 proiektuen artean, gehien interesatzen zaizkien edo beharrezkoenak iruditzen zaizkien 5 proposamenak bozkatu ahal izango dituzte. Irakurri gehiago
3492_udalekuak
2024-04-30 GAZTE UDA eta UDA aisialdi eta kontziliazio programetan izena emateko epea maiatzaren 5ean itxiko da Gazte Uda eta Uda programetarako izena emateko epea maiatzaren 5ean amaituko da. Leioako Udalak abian jartzen ditu udan adingabeentzako aisia eta familia kontziliaziorako programak. Irakurri gehiago
3491_Umore_Azoka_03742
2024-04-29 Leioako Udalak 41 konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean. Horrela aurkeztu da gaur goizean Errekalde Plazan izan den prentsaurrekoan. Bertan izan dira Leioako Alkatea Iban Rodriguez Etxebarria; Leioako Udalaren kultura zinegotzia Estibaliz Bilbao; Eusko Jaurlaritzako jarduneko Kultura Sailburuordea, Andoni Iturbe; eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura-Ekintza arloko ordezkaria, Koldo Narbaiza. Aurkezpena Hortzmuga Teatroa konpainiak egindako erakustaldiarekin hasi da. Irakurri gehiago
3490_436402195_830302665804376_384292521152869948_n
2024-04-24 Oharra: noranzko-aldaketa baliogabetzea Avanzadan egiten ari diren obrak eta bide-segurtasuna dela eta, Leioako Udalak bertan behera utziko du Iparragirre kaleko 46. zenbakiaren parean dagoen norabide-aldaketa, gaur, apirilak 24, 20:00etatik aurrera. Irakurri gehiago
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa