Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » ReadSpeaker

ReadSpeaker

Ahots-irakurgailua ReadSpeaker-ekin

Leioako Udalaren site-an jarritako ReadSpeaker ahots-irakurgailuari esker, ahots goran irakur daiteke webgune hau. Ahots gora egindako irakurketari esker, errazago ulertu ahal izango duzu webgune honetako informazioa. Ondorioz, webgunea irisgarriagoa eta erakargarriagoa da erabiltzaileentzat. Erabiltzaile gisa, ez duzu deskargarik egin behar; “entzun” botoian sakatzea baino ez duzu, eta irakurketa automatikoki hasiko da.

Testuaren zati bat aukeratzen baduzu, erreprodukziorako botoi bat agertuko da automatikoki saguaren erakuslearen ondoan, eta, horri esker, azkar sartu ahal izango zara aukeratutako testuaren irakurketa funtziora.

Nola funtzionatzen du?

Honela agertzen da erreprodukzio botoia orrialde honetan. entzun Readspeaker
“Entzun” botoian klik egitean, kontrol-panela agertzen da (ikusi beheko irudia), eta ReadSpeaker automatikoki hasten da testua irakurtzen ahots goran.

reproductor Readspeaker
    Kontrol-paneletik honakoa egin dezakezu:

  • Bolumena doitu
  • Irakurketa motelarazi
  • Irakurketa eten
  • Irakurketa berrabiarazi
  • “Ez dago soinurik?” aukeratu, zure nabigatzaileak ez badu flash erabiltzen
  • Aukeratu “Doikuntzak”, zerbitzuaren funtzionamendua pertsonalizatu nahi baduzu
    Doikuntzen menutik honakoa egin dezakezu:

  • Testua hitzez hitz eta/edo esaldiz esaldi nabarmenduta ikusi nahi duzun aukeratu, edo nabarmendutakoa kendu nahi baduzu
  • Testua aukeratzean “entzun” botoia agertzea nahi duzun aukeratu
  • Nahi duzun irakurketa-abiadura aukeratu: motela, ertaina edo azkarra
reproductor extendido Readspeaker
    Flash irakurgailuan klik egiten baduzu, ikusgai egongo da, teklatutik erabiltzeko aukera izan dezazun:

  • Erreproduzitu/Pausatu: zuriune-barra
  • Eten: Escape tekla
  • Bolumena igo: goranzko gezia edo teklatu numerikoaren + tekla
  • Bolumena jaitsi: beheranzko gezia edo teklatu numerikoaren - tekla
  • Bizkor aurreratu: eskuineranzko gezia
  • Birbobinatu: ezkerreranzko gezia
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa