Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Berdintasuna » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-08 Leioak elkarretaratzea egin du Emakumeen nazioarteko eguna dela eta M8 egunaren harira aurten onartutako Adierazpen Instituzionalak aitortu nahi du "historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetan".
3465_M8_(1)_

500 pertsona inguru bildu dira gaur goizean Leioako Errekalde plazan, M8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
Ekitaldian Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak, Berdintasun zinegotzi Chelo Castellanosek eta Udalbatzako beste pertsona batzuek parte hartu dute. Leioako ikastetxeetako ikasleak, herriko emakumeen kolektiboak eta ekitaldira hurbildu nahi izan duten herritar guztiak ere bertan izan dira.

M8 egunaren harira aurten onartu den Adierazpen Instituzionalak aitortu nahi du "historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetan", haien konpromisoa, ekarpena eta legatua ikusarazten lagunduz.
Adierazpen horretan bertan adierazten denez, "emakumeen ahalduntze-prozesuak tradizio teoriko, politiko eta filosofiko feminista baten oinordekotzat hartzea eskatzen du. Horregatik, adineko emakumeek dituzten jakinduriak eta errealitatearen ikuspegi kritikoa balioestea lagungarria da memoria historika erreparatzeko”.

** Adierazpena, itsatsita.

M8, PROGRAMAZIOA
Martxoaren 6an, asteazkena, hasi zen M8aren inguruko programazioa eta otsailaren 15era arte jarraituko du.
Larunbatean, martxoak 9, 11:00etatik 13:30etara, Laketen, "Biolentzia estetikoa eta gorputz aniztasuna" gaiari buruzko hitzaldia izango da euskaraz eta parte hartzeko eta haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko laket@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali behar da.

Egun horretako egitaraua bi kirol jarduerarekin osatuko da: goizean, emakumeentzako kirol olinpiada bat, 11:00etatik 13:00etara, Errekalde plazan (euria eginez gero, Sakonetako kiroldegira eramango da), eta arratsaldean, emakumeentzako kalistenia saio bat, 17:30etik 19:00etara, Independentzia kaleko Kalistenia parkean.

Asteburua amaitzeko, martxoaren 10ean, igandea, V. Emakumeen Martxa egingo da, 11:00etan Errekalde plazatik irtengo dena. 1.500 perstona inguruk eman dute bere izena parte hartzeko.
Astelehenean, martxoak 11, 10:00etan, Kultur Leioan "Maskulinitatea eraldatzen" jardunaldia egingo da. Ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago, eta berdintasunean oinarritutako beste maskulinitate-eredu batzuk ikusarazi nahi ditu.
18:00etatik 20:00etara, Leioako emakumeentzako jabekuntza eskolan, Laketen, amatasuna feminismotik lantzeko saioa egingo da: "DESMADRAD@S". Izena emateko eta haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko laket@leioa.eus helbidera idatzi behar da.

Martxoaren 13an, asteazkena, "Indarkeria matxistak ez du adinik" izenburuko hitzaldia egingo da 18:00etatik 20:00etara Kultur Leioako prentsa aretoan. Haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko: berdintasuna@leioa.eus.

Azkenik, martxoaren 16an, larunbata, "Autodefentsa feminista emakumeentzat" izeneko bi saio izango dira Laketen, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 15:30etik 19:30era.

Jarduera horiei bi erakusketa gehitu behar zaizkie. Horietako bat, " Gailurretan izan gaitun, mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak, 1924-2024", martxoaren 9ra arte Kultur Leioako erakusketa aretoan. Erakusketa Euskal Mendizale Federazioak antolatu du, bere mendeurrena ospatzeko, eta Iruñean lehen geldialdia egin ondoren iritsiko da Leioara. Helburua da azken 100 urteetan emakumeek mendiko kirol-modalitateetan izan duten parte-hartzea ikusaraztea eta aitortzea.

Eta bestea, berdintasunari buruzko erakusketa bibliografikoa da, otsailaren 26tik martxoaren 15era, Kultur Leioako Liburutegian.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

Adierazpen instituzionala (pdf, 488 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa