Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Hezkuntza » Unibertsitatea

Hezkuntza

Unibertsitatea

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campusa Leioako lurretan dago 1968. urteaz gero. Orduan, Medikuntza Fakultatea sortu beharra zegoelako, Euskal Herriko Unibertsitatea sortu zen. Berehala erantsi zitzaion 1955. urteaz gero Bilboko Sarriko auzoan ziharduen Zientzia Politiko, Ekonomiko eta Komertzialetako Fakultatea.

Orain EHUk Euskal Herriko hiru hiriburutan ditu campusak eta guztira 20 fakultate baino gehiago daude.

UPV: 946 012 000.
UPV

Informazio gehiago:

www.ehu.eus

UPV/EHUko Zientzia Parkea



Leioako ostalaritza eskola

Leioako ostalaritza eskola aukera ezin hobea duzu, zalantzarik gabe, benetan burutu nahi izanez gero ostalaritzako edozein arlotako dohaineko ikasketak, homologatu eta arautuak; gainera kalitatezko mailaz onartuak profesional mailan bai ostalaritza zein heziketa arloetan ere. Ikasketa hauek ostalaritzako arlo desberdinetan eta edozein ardura mailatan aritzeko lanbide gaitasun batez hornituko zaituzte.

Eskolaren kokapena unibertsitatean, Leioako kanpus-aren barnean, esparru bikaina eskaintzen du erabateko heziketa garatzeko; egiazko praktika anitzak egiteko aukera ematen bai du eskaintza gastronomiko zabal bat mantentzen delarik. Gainera ikasketak unibertsitateko gazteen ingurunean egiten dira, kanpuseko bizitzan parte hartzeko aukera ematen dielarik. Gure ikasle askok jadanik beraien izena ezagutzera eman dute arlo lehiakor honetan jakinduri eta profesionaltasunez nabarmenduaz.

Beraiek izendatzean zerrenda luze bat egin genezake, baina gure iritziz hain da garrantzitsua hedabideetan agertzen direnen lanak zein profesionaltasunez baina isilean egiten direnen lanak bezala, komunikabideetan eraginik gabekoa.

Informazio gehiago:

www.gastronomiavasca.net

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa