Leioak konpromiso garbia dauka bere eraginkortasuna etengabe modernizatu, erraztu eta hobetzearekin. Asmo horrekin, 2012tik, Udalak parte hartzen du HAEE-k (Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea) eta EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) zuzentzen duten proiektu batean, ezagutzea komunean jartzean oinarritzen dena.
Zein da horren helburua? Kolore politiko, tamaina eta ezaugarri desberdinak dituzten 10 udaletako gunea sortzen saiatzea, udal horien parte direnekin batera, noranzko berberean lan egiteko Zerbitzuen Katalogo bat sortu ahalizateko ezagutzak eta esperientziak partekatzen.
Lan hau ez da zerotik hasten, ez horixe, Leioan, 1995ean onartu zena dauka abiapuntu, arau garrantzitsu bat onartu ostean: azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, gaur egun, aldatzear dagoen Legea hain zuzen ere.
Leioako Zerbitzuen Katalogoa amaituta, informatzeko baino ez den dokumentua izanik, gure ahaleginak beste helburu baten zerbitzura jarri genituen: katalogo horretatik nabigatzeko tresna erraz, eroso eta erakargarria garatzea. Horrela sortu zen, gaur, Leioako etxe guztietara heltzen den Udal Zerbitzuen Mapa, euskarri digitalean jaisteko ere eskuragarri dagoena.
Horrekin, gure asmoa da udal zerbitzu guztiak ezagutzera ematea Leioako herritarrei. Ikusgarri egin zerbitzu horiek leioaztarrek balioetsi, erabili eta goza ditzaten.
Zerbitzuen Mapa honetatik nabigatuz, herritarrek udal ekipamendu bakoitza identifikatu ahal izango dute, beren datu esanguratsuenak ezagutu (helbidea, telefonoa, erabilerak…) eta bertan egin daitezkeen izapideak zeintzuk diren jakin, izapide horiek egiteko behar diren inprimakiak erantsita gainera.
Herritarrentzako zerbitzua hobetzeko ibilbide hau, horretaz guztiaz gain, udaletxeko berrikuntza handi batekin bukatzen da, buruz buruko arreta hobetuko duena, eta etorkizunean, Leioan, HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) martxan jartzea ahalbidetuko duena.
Horrekin guztiarekin, “LEIOA ZUGANDIK HURBIL” leloa egikarituko da hemendik gutxira.
Azpimarratu behar da hau dokumentu irekia dela, ez behin betikoa. Herritar, udal langile eta Leioako Udala osatzen duten taldeetako ordezkarien iradokizunak ondo etorriak izango dira, eta horretarako, helbide elektroniko jakin bat sortu da, honako hau: leioahurbil@leioa.net
Azkenik, lan honetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman behar dizkiegu, beren laguntza eta lanagatik, hala nola, prozesu osoan aktiboki parte hartu duten udal langileak eta bidelagun izan ditugun udalerriak: Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Derio, Legazpi, Mungia, Plentzia eta Ugao. EUDELi eta HAEE-ri ere eskerrak, erakundeak prestakuntzaren bitartez, etengabe hobetzeko egiten duten apustuagatik. Eta bide hau lehenago egin dutenei ere eskerrik asko, euren esperientziatik ere ikasi dugulako, bereziki, Arrigorriaga, Etxebarri eta Zallari.