2012-10-15
Leioako euskara plan estrategiko berriaren bigarren bilera
Leioako euskara plan estrategiko berria egiteko bigarren bilera hurrengo asteazkenean, hilak 17, 19:00etan izango da Mastitxu Udal Euskaltegian. Interesa duten guztiak joan ahal dira baita parte hartu ere, lehenengo bilerara joaterik izan ez zutenak barne.
Leioaztarrei euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea eta Leioako ohiko hizkuntza euskara
izatea bultzatu nahi duen Plan honek Udalaren gidaritzarekin eta herritarren adostasunarekin bideratu nahi da.
Horregatik saio bi hauek antolatu dira. Lehen saioan, euskararen egoeraren inguruko hausnarketa egin zen, eta bigarren hau euskararen egoera hobetzeko ideiak eta neurriak proposatzeko helburuarekin antolatu da. Beraz, honekin batera urriaren 3an izandako lehen bileran aurkeztutako datuak eta taldeetan egindako diagnosia atxikitzen da.
Partekatu:
Itzuli