2012-07-09
Udan ere, Kultur Leioak lanean jarraitzen du
Uztailean eta abuztuan, Kultur Leioak parentesi txiki bat irekiko du Auditoriumeko eta Ambigúko programazioan, baina, irailean, berriro helduko die arte eszeniko, musika, zinema eta beste hainbat arlotako ohiko saioei.
Horrenbestez, asteroko newsletter zerbitzua ere geldi egongo da aipatutako hilabeteotan, eta berriro jarriko da martxan azken lauhilekoko jarduerak hasten direnean.
Udan, Kultur Leioak lanean jarraituko du, irailetik aurrera programaziorik osoena eskaintzeko asmoz: erakusketak, arte eszenikoak, musika, zinema, lehiaketak, tailerrak…
Ikus-entzuleek ematen duten erantzun onak saritu egiten du lan hori. Halaxe erakusten dute lehen seihileko honetako datuek; izan ere, guztira 9.315 lagun joan dira Auditoriumera eta Ambigúra; hau da, iaz baino %5,63 gehiago.