2012-06-11
Bikote bat atxilotu dute Leioako dendetan erosteagatik billete faltsuekin
Leioako Udaltzaingoak eta herriko merkatariek duten komunikazio onari esker
Leioako Udaltzaingoak eta herriko merkatariek duten komunikazio onari esker 20 euroko billete faltsuekin erosketak egiten ari ziren Kamerungo bikote bat atxilotzea lortu dute ostiralean.
Atxilotuak, R.N.E eta E.B. Kamerungoak jatorriz baina Bilbon bizi direnak, erosketa txikiak egiten zituzten Leioako dendetan ahalik eta atzerako gehien lortzeko billete bakoitzarekin. Metodo honekin herriko hiru dendetan egin zituzten erosketak eta atxilotu zituztenean oraindik beste lau billete faltsu zituzten.
Atxilotu biak faltsutze eta maula egiteagatik salatuta daude, honetaz gain kontutan izan behar dugu gizonak aurrekariak dituela antzeko gertaerengatik. Laster honen epaiketa ospatuko da.
Atxiloketa hau posible izan da Leioako Udaltzaingoak eta herriko merkatariek duten komunikazio onagatik. Pertsona edo gertaera susmagarrien aurrean merkatariek zein Udaltzaingoak beti jartzen dira harremanetan mugikorren mezu laburren bitartez, eta azken honetan horrela izan da.