Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-02-06 Bulebarrean dagoen aterpea handituko du Udalak
boulevard / bulebarra

Bulebarrean dagoen gune estalia handitzeko proiektua esleitu du Leioako Udalak. Horrela, gaur egungo 442 metro koadrotik 1.092 metro koadro izatera pasatuko da gune hau.

Proiektuaren arabera, egun estalita dagoen guneari beste elementu bat gehituko zaio albo batean. Kontutan izan behar dugu elementu hau irekia, arina eta aurreko eraikinarekin errespetu osoz egingo dela. Izan ere, aurreko eraikinaren arkitektua izango delako handitze honen proiektua egin duena, Iñaki Aurrekoetxea. Hau da, elementua independientea izango da eta nortasun berekoa baina egun dagoen elementuarekin lotura izango duena albo batetik lotuta.

Modu horretan, Bulebarraren gune estalia nabari handituko eta hainbat ekintza desberdin hartzeko aukera izango ditu gune honek. Adibidez, Leioako Merkatariek euren interesa helarazi diote Udalari bertan Elkarteko azoka eta ekintza desberdinak burutzeko. Obra hauek, 196.942,61 euroko aurrekontua dutenak, urte honetako lehen hiruhilabetean hasiko dira eta lau hilabete iraungo dute.

Leioa zeharkatzen duen Avanzada errepidea estaltzeko eraiki zen Bulebarra 1990.urtean. Tunel faltsu honek 300 metroko luzera du eta 25 metrotako zabalera, erdialdean 7500 metro koadroko gunea sortuz herriaren erdialdean eta albo bietako errailen artean.

Zehazki, Bulebar honetan dagoen gune estaliak, stoa izena hartu zuenak, arkitektura klasikoa du. Guztira 85 metro koadro luzerako estruktura da, sei metrotako aterpearekin eta lau metroko zabalerarekin. Hegoaldean adreiluzko itxura du eta gainontzekoa altzairuzkoa kristalezko estalkiarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa